XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BAKARTASUNAAaron Mac KINLEY`k.
BakartasunaGure gizarteari sortu zaizkion gaitzetan aundienetako bat, notin askoren bakartasuna da.
Bai, eta zalantza gabe aitortu bearreko egia.
Munduan bizilagun geiegi izango geran bildurrez, eten gabeko jardunean ari geran bitartean, eta ez ori bakarrik: gizakien kopurua nola mugatu asma-eziñik gabiltzan bitartean, ikusten ari gera pertsonen bakartasuna egunero eta aundiagoa gertatzen ari dala.
Esan du norbaitek, bakartasuna
Onek ez du esan nai, bakarrik, edo inguruan iñor gabe bizi geranik, ez, bada uri aundietan gertatzen zaigu batez ere, gaitz izugarri onen gallentzea.
Zenba aal ba`lira, milla eta milloika zenbatuko genituzke, bultzi eta beribilletan, estekatuta egunero aruntz eta onuntz dabiltzanen artean,
Nork esan uri aundietako kale bazterretan zear ikusi oi ditugun ozte-ibaieri begiratzean, giza erreka ori osatzen duten geienak, edo alatsu, bakarrik arkitzen dirala?.
Bakarrik bizi diranakBakarrik arkitzea dala-ta beste gabe, ez da naitezkoa, bakartasunean erortzea.
Adibidez, ezkontzautsiak, alargunak, banatuak, izan litezke lagunkoi jatorrak, gizarteak poz ematen dien notiñak.
Onelakoen bakartasuna eramankorra gertatzen da.